Donostia Etxetik
- Igandea, 10 Maiatza 2020
Gertuko turistak eta Estatuko turistak erakartzeko kanpainak
Deskonfinamenduak aurrera egin ahala, Donostia Turismoak mezuak eta kanpainak bisitari potentzialera egokitu ditu. Gaur-gaurkoz, hiriaren 4 ardatz estrategikoren inguruan egindako turismoguneko bideo berriak ari dira sustatzen:
kosmopolita, foodie, premium eta MICE. Bideoak gertuko publikoari zuzenduta daude, Estatu mailako hedapenarekin. Laster bi kanpaina berri aterako dira, turismoguneko xarma guztiak eta tokiko eskaintza turistiko osoa ikusarazteko.