Donostia Turismoak “Bizi Donostia. Berriro ere bidaiatuko dugu” kanpaina pertsonalizatua aurkeztu du
- Astelehena, 24 Maiatza 2021
- Donostia Turismoak arrakasta handia izan duen “Zuen falta nabari dugu. Berriro ere bidaiatuko dugu” turismo kanpainaren bigarren fasea jarri du abian. Oraingoan ere ildo emotibo berari heldu dio, enpatia bilatu nahian: Donostiarrek bisitatzeko halako gogoa zuten turismoguneetara bidaiatzeko garaia iritsi da eta, bien bitartean, beste hiri batzuetako pertsonak gonbidatu nahi dituzte haien etxea bisitatzera eta donostiar sentitzera, Donostiak eskaintzen dituen esperientzia guztiez gozatuta.
- Kanpaian maiatzaren 24tik uztailaren 10era bitartean egongo da abian eta hiri ugaritarako landing pertsonalizatuak izango ditu www.sansebastianturismoa.eus webgunean, tokiko jardueren eskaintza zabalarekin.
- Kanpaina % 100 digitala izango da eta Estatuko eta Frantziako bisitariei zuzenduta sustatuko da bereziki.
Alarma Egoera amaitu eta mugak ireki ondoren, Donostia Turismoak hiria posizionatzeko eta branding-eko kanpaina jarri du abian bizi dugun une emozional hau, berriro bidaiatzeko aukera sortu duena, erakutsita. Turismogune segurua, kalitatezkoa, aire zabalean egiteko esperientzia eta plan ugari eskaintzen duena, eta bere ardatz estrategikoekin lerrokatuta dagoena erakusten du: kultura, gastronomia, kirola, premium…
Cristina Lagék, Turismoko zinegotziak, poz handiz aurkeztu du fase berria: “Duela aste batzuk haien falta sentitzen genuela esaten genien guztiei egindako gonbidapena da. Bisitan etortzeko eta donostiar sentitzeko gonbidapena da. Baina baita abisu bat ere: bagoaz. Berriro ere bidaiatuko dugu. Azkenean, berreskuratu dugu gure ezaugarri den espiritu hori. Gure kulturarekiko eta zuen kulturarekiko jakin-mina”.
Martxoan aurkeztu genuen “Zuen falta nabari dugu. Berriro ere bidaiatuko dugu” kanpainaren lehen fasean. Esaldi horren bidez, beste toki batzuetako pertsonekin berriro elkartzeko eta bidaiatzeko ametsa erakusten genuen. Kanpainaren bigarren fasea da “Orain bai, berriro bidaiatuko dugu. Bizi Donostia”, eta une hori iritsi dela erakusten du: donostiarrak hasi dira maletak egiten faltan bota dituzten turismogune haietara bidaiatzeko ilusioz eta, aldi berean, bidaiariak gonbidatu nahi dituzte Donostia esperimentatzera, donostiar sentitzera eta hiriak eskaintzen dituen plan guztiez gozatzera: natura, kultura, gastronomia, kirol-jarduerak eta abar.
Kanpaina pertsonalizatua da, hartzaile ugariri eta hizkuntza askotan egokitutako mezu eta landingekin, Donostia gehien bisitatzen duten tokiei dei eginez: Madril, Katalunia, Euskadi, Nafarroa, Zaragoza, Valentzia, Sevilla, Malaga… Baina Estatu osoan eta Frantziako hiri nagusietan sustatuko da. Landingak www.sansebastianturismoa.eus helbidean jasota daude eta Donostia Turismoaren kide diren tokiko enpresek eskaintzen dituzten 25 plan eta jarduera baino gehiago jasotzen dituzte beherapenekin.
Kanpaina maiatzaren 24tik uztailaren 10era bitartean egongo da abian eta segmentazio geografikoaren eta interesen arabera (kosmopolitak, bidaiatzeko interesa dutenak, kirol eta kultura arloetako jardueretan interesa dutenak...) zabalduko da kanal ugarien bidez: YouTube, Facebook, Instagram, Twitter, Google Display birmarketinerako, newsletter pertsonalizatuak eta Spotify.
“Zuen falta nabari dugu. Berriro ere bidaiatuko dugu” kanpainaren lehen faseak bideo eta bannerren 7,5 milioi inpresio baino gehiago jaso zituzten, eta Donostia Turismoaren landingera egindako 180.000 bisita inguru. Gainera, marketineko e-mailerako turismogunean interesa duten 18.000 kontaktu baino gehiago lortu ziren eta Donostiak eskaintzen dituen planei eta kanpaina berriari buruzko informazioa jasoko dute.
Era berean, martxan da oraindik Lasala Plaza**** hotelean bi lagunentzako asteburuaren zozketa, itsasora begira dagoen logelan eta gosaria barne duela Kontxako Banderaren finalaren egunean. Irabazleek estropaden finala kokapen pribilegiatu batetik ikusteko aukera izango dute eta, gainera, Donostian egiteko uretako jarduera bat aukeratuko dute sansebastianturismoa.eus/shop webgunean eskaintzen diren ekintza ugarien artetik.