Donostiak JATA Online Travel Mart ekimenean hartuko du parte

  • Donostia Turismoak azaroaren 10, 11 eta 12an JATA Online Travel Mart-en hartuko du parte.
  • Japoniako merkatua Donostia Turismoarentzako merkatu estrategikoetako bat da. Merkatu horrek turismogunea errespetatzen duen eta balio erantsi handia duen turismo-segmentua saritzen du.

jata online travel mart

Donostia Turismoak, beste urte batez, Online Travel Marten hartuko du parte. Bidaia Agentzien Japoniako Elkarteak (JATA) antolatzen duen onlineko ekimena da hori eta JATA Tourism Expo Japan 2021en ordez antolatu du bigarren urtez jarraian.

Turismoko zinegotziak, Cristina Lagék, honako hau aipatu du: “bost urte daramatzagu JATAk antolatutako Tourism Expo Japan (TEJ) azokan gure standa izaten eta aurten, pandemia dela eta, modu birtualean egingo den arren, bertan izango gara. Izan ere, gure ustez, Japonia Donostia Turismoarentzako merkatu estrategikoetako bat da. Merkatu horrek kalitatezkoa eta begirunetsua den turismoa saritzen du eta bilakaera deigarria izan du azken urteotan”.

 

  2014  2015 2016 2017  2018  2019 2020*   2021*
Japoniatik iritsitako bisitariak 16.307 18.270 18.362 23.819 25.197 41.981 6.024 910**
Urteko hazkundea  16,15%  12,04%  0,50%    29,72%   5,79%   66,61%   -85,65%  -84,89%

*2020 eta 2021 urteetako datuen azterketa egiteko, kontuan izan behar ditugu COVID-19tik eratorritako osasun-larrialdiaren ondorioz pertsonen mugikortasunean ezarri ziren murrizketak.
** 2021eko irailera arte.

 

JATA Online Travel Mart hiria sustatzeko eta sektore turistikoko profesionalen artean kontaktuak eta akordioak ezartzeko ingurune ezin hobea da. Donostia Turismoak Japoniako eta nazioarteko bidaia-agentziekin eta sektoreko profesionalekin hitzordu ugari finkatu du. Horietan, Donostiaren posizionamendu eta ezaugarri turistikoen berri emango diete: turismogunearen orekan, kalitatean eta autentikotasunean oinarrituta dagoen eta 5 ardatz estrategikotan ardaztuta dagoen turismo jasangarria: turismo kulturala, gastronomikoa, kirol arlokoa, premium-a eta kongresuena.