Donostia Turismoak, enpresa bazkideekin batera, IBTM Nazioarteko Kongresuen Azokan hartuko du parte

  • Donostia Turismoko ordezkaritza batek, 4 enpresa bazkiderekin batera, Bartzelonako IBTM Azokan hartuko du parte azaroaren 30etik abenduaren 2ra Basquetourren eskutik.
  • DSS Turismoak eta enpresa bazkideek negozio-bidaien eta kongresuen sektorean munduko garrantzitsuenetakoa den profesionalen topaketa honetan, hitzordu-agenda sendoa izango dute.

ibtm 2021

IBTM Azoka azaroaren 30tik abenduaren 2ra egingo da Bartzelonan eta munduko hitzordurik garrantzitsuenetakoa da bileren sektorean, pizgarrietan, negozio-bidaietan, eta kongresu eta ekitaldietan. Urtero 150 herrialdetatik etorritako 15.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzen ditu: kongresu eta ekimenetako erakunde-ordezkariak, konbentzio-eremuak, hotelak, helmugak, teknologia, negozio-bidaiak eta zerbitzu-hornitzaileak ekimenetarako, bisitari profesionalak eta beste profil batzuk. 

Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagék, nabarmendu du “Donostia gero eta posizionamendu handiagoa duela kongresu-turismoaren helmuga gisa. Azpiegitura garrantzitsuak dauzkagu hirian eta horretaz gain oso helmuga gutxik dauzkaten osagarri garrantzitsuak ere: Aisialdiaz gozatzeko ingurune natural paregabea eta ekintza kulturalak eta gastronomikoak burutzeko hamaika aukera. Hori dela eta, gure hiria kongresuak eta ekitaldiak antolatzeko leku gustagarria da, eta honek tokiko ekonomiari ekarpen garrantzitsua egiten dio.”

Donostia Turismoarekin batera, turismo-erakundearekin lotutako 4 enpresak ere hartuko dute parte hitzorduan: 2 turismo-agentzia, – Hagoos eta Tenedor Tours – hotel 1, – Hotel Arima – eta bilera-areto 1 – Kursaal. Zerikusia duten establezimenduak oso garrantzitsuak dira hiriko turismoa sustatzeko eta Donostiaren irudia sendotuko dute azpiegituren, zerbitzuen eta baliabideen kalitatearengatik eta bikaintasunarengatik bereizten den negozio-helmuga gisa.

Donostia Basquetourren eskutik joan da azokara eta Basque Country standean egongo da. Ordezkariak hitzordu-agenda sendoarekin joango dira azokara mundu osoko eragileekin: Alemania, Estatu Batuak, Suedia, Herbehereak, Norvegia, Austria, Italia, Espainia, Singapur, Ukraina… Laneko bilera horietan, Donostia Turismoko ordezkariek hiriak segmentu horretarako bileren helmuga gisa eskaintzen dituen potentzialtasunak aurkeztuko dizkiete eragile interesdunei, kontaktu berriak bilduko dituzte eta eragile eta merkatu berriak ezagutuko dituzte.

Bileren turismoa da Donostia Turismoko Gida Planaren ardatz nagusietako bat. Turismo jasangarriaren aldeko eta segmentu estrategikoei zuzendutako sustapenaren aldeko apustua egiten du, MICE sektorea esaterako, hirira talentua eta ezagutza erakartzen duena, nazioarte mailan kokatuz.