Donostia – Biarritz autobus zuzenak bi hiriak lotuko ditu Gabonetan

  • Donostia Turismoak eta Biarritz Tourismek elkarrekin lan egiten jarraitzen dute udan ezarritako helburu lortzeko: bi turismogune bikainetako turismoa sustatzeko indarrak batzea turismo-marka bakarraren pean; horrek kanpoko merkatura begira erakargarritasun handiagoz proiektatuko ditu eta bisitari berriak lortzen eta bisitak desestazionalizatzen lagunduko die.
  • Abenduaren 4tik urtarrilaren 2ra bitarte, zuzeneko autobus batek bi hiriak elkartuko ditu 60 minututan, joan-etorria 12 €-ko prezioan. Txartelak Biarritzeko turismo-bulegoetan edo www.sansebastianbiarritz.com webgunean erosi ahal izango dira. Gainera, bulegoetan bertan, bi hirietan egin ahal izateko planak proposatuko dituzte.

san sebastian biarritzbus bus donostia

Donostiako eta Biarritzeko turismo-erakundeek hilabeteak daramatzate elkarlanean ezaugarri komun ugari dituzten bi hiri elkartuko dituen sustapen turistikoko lankidetza eta estrategia komuna lantzen. Helburua bi hiriak epe luzera begira elkarrekin bultzatzea delarik, helburu diren nazioarteko publikoak zabalduta eta desestazionalizazioa sustatuta.

Lehen ekintzak uztailaren 14ean jarri ziren abian “Donostia - Biarritz- Bi hiri, gune bakarra” turismo-marka berriarekin eta bi hiriak 60 minutuan elkartu zituen zuzeneko autobusa martxan jarri zenean.

Donostia Turismoak gidatutako ekimen honek udako hilabeteetan izan zuen harrera arrakastatsuaren ondoren, Gabon hauetan Donostia-Biarritz autobus zuzenak bi hiriak lotuko ditu berriro ere.

Turismo arloko sustapena hiri-turismogune txikiak edo ertainak nahi dituzten, naturari (itsasoa, mendia...) garrantzi handia ematen dioten edo bizi-kalitate handiko kultura arloko turismoguneak, kirol-esperientziak, ongizatea, gastronomia, premium zerbitzuak eta abar bilatzen dituzten esperientziazko bidaiariei zuzenduta egongo da.

Donostia - Biarritz autobus zuzena

Zuzeneko autobus batek Donostia - Biarritz lotuko ditu asteazken, larunbat eta igande guztietan, abenduaren 4tik urtarrilaren 2ra bitarte (12/25 eta 01/01 izan ezik).

Informazio praktikoa

Ibilbidearen iraupena: 60 min.

Ordutegia: Asteazkenean, larunbat eta igandean.

Biarritzetik irteerak: 10:30 edo 12:30 / Donostiatik itzultzea: 17:30 edo 19:30.
Donostiatik irteerak: 9:30 edo 11:30 / Biarritzetik itzultzea: 18:30 edo 20:30

Geldialdiak:

• Donostian: Donostiako autobus-geltokia. Federico García Lorca, 1
• Biarritzen: Charles Floquet etorbidea, 17an, aparkalekua.

Prezioak:

Helduak: 12 €
Haurrak: 2 urtetik 11 urtera, biak barne: 10 €
Doan - urte 1 (erreserba egin behar da)

Salmentarako tokiak:
www.sansebastianbiarritz.com
Biarritzeko Turismo Bulegoa