Donostia Turismoak eta Gipuzkoako Hotelen Elkarteak hitzarmena sinatu dute Donostia turismogune gisa sustatzeko eta posizionatzeko

  • Gipuzkoako Hotelen Elkarteko hotelek doan utziko dituzte ehun logela baino gehiago komunikabide entzutetsuei eta eragile estrategikoei ostatua errazteko. Hala, Donostiaren nazioarteko posizionamendua eta lehentasunezko merkatuetako bisitariak erakartzea sendotzen lagundu nahi dute bertako turismo sektorearen jarduera dinamizatzeko.
  • Donostiari buruzko mila artikulu baino gehiago argitaratu dituzte 2021ean entzute handiko Estatu mailako eta nazioarteko komunikabideetan. Haien AVE (Advertising Value Equivalent/ Publizitateko Balio Baliokidea) balioa 12,5 milioi euro baino gehiagokoa izan da.

Donostia Turismoa eta Adegi Hitzarmena 2022

Donostia Turismoaren eta Gipuzkoako Hotelen Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmen horri esker, bazkide diren hoteletako (hiriko hotel-ostatuen eskaintzako % 76 biltzen dute) 19 hotelek doan utziko dituzte 105 logela hiria merkatu estrategikoetan sustatzeko turistikoki preskriptore profesionalen bidez (touroperadoreak edo kazetari espezializatuak, adibidez)

Hitzarmenean sartzen diren ostatuek Donostia Turismoaren esku jarriko dituzte logela horiek turismogunea sustatzeko ekintzetarako erabil ditzaten. Ekintza horietako batzuk dira, adibidez, fam trip (agenteentzako edo touroperadoreentzako familiarizazio-bidaiak), press trip (Estatuko edo nazioarteko komunikabide entzutetsuetan erreportajeak idatzi behar dituzten eta lehentasunezkoak diren merkatuetako kazetarientzako prentsa-bidaiak), blogger trip (audientzia eta profil estrategikoak dituzten influencerrentzako bidaiak), eta/edo ikuskapeneko bidaiak aisialdiko turismoan, MICE turismoan edo bileren turismoan.

Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagék, adierazi duenez, “ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko uztarketa funtsezkoa da Donostia helmuga erakargarri gisa sustatzeko. Hotelek badakite bisitarien etorrerak onurak ekarriko dizkiela eta horrek egiten ari garen sustapen-lanetan gogotsu parte hartzea dakar. Batzuetan Donostia bakarrik saltzen den hiria dela pentsatzen dugu, eta, Donostiaren ontasunak ezagutzeko interesa duten pertsona berriak konkistatzea erraza izan arren, hiriaren sustapena beharrezkoa da oraindik ere. Horregatik, gure hotelak egoera horretaz jabetzea eta helburua lortzeko ahaleginak batzea garrantzitsua da”.

Elena Estomba, elkarteko zuzendariaren “Gelen lagapena, hotelek, hiriaren izen onari egiten dioten ekarpen gisa ulertu behar da. Zalantzarik gabe, ahalegin handia da, baina ziur gaude akordio honek sektore eta jarduera askotan eragin positiboa duela. Laburbilduz, lankidetza publiko-pribatuaren erakustaldi honek, hiriaren posizionamendua mantentzeko ekarpen baliotsua egiteaz gain herritar guztiek baliatzen dituzten ekintza jakin batzuk egin ahal izatea erraztu egiten du.”

Hauek dira hiriaren inguruko artikuluak argitaratu dituzten komunikabide esanguratsuenetako batzuk: The Telegarph, National Geographic, The Guardian, The Times, The New York Times, Travel & Leisure, Vanity Fair, Conde Nast Traveler, Sud Ouest, Lonely Planet eta abar. Erreportaje horietako asko Gipuzkoako Hotelak elkarteko ostatuek utzitako logelen laguntzarekin antolatutako press trip-ei esker egin dituzte eta lankidetza hori hitzarmen honen bidez formalizatuko da.Bidaia mota hauei esker, Donostiako Turismoko Gida Planean lehentasunezkotzat jotako sektore eta merkatuetan posizionatu eta Estatuko eta nazioarteko bidaiarien “top of mind”ean koka daiteke hiria: Espainia, Frantzia, Benelux, Europako iparraldeko herrialdeak, Alemania, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Australia eta abar. Hala, kultura, gastronomia eta kirol arloko ardatzak, MICEak eta city break arlokoak bultzatu nahi dira, betiere turismo arloko jasangarritasuneko eta kalitateko mezuetan arreta berezia jarrita.

Bidaia mota hauei esker, Donostiako Turismoko Gida Planean lehentasunezkotzat jotako sektore eta merkatuetan posizionatu eta Estatuko eta nazioarteko bidaiarien “top of mind”ean koka daiteke hiria: Espainia, Frantzia, Benelux, Europako iparraldeko herrialdeak, Alemania, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Kanada, Japonia, Australia eta abar. Hala, kultura, gastronomia eta kirol arloko ardatzak, MICEak eta city break arlokoak bultzatu nahi dira, betiere turismo arloko jasangarritasuneko eta kalitateko mezuetan arreta berezia jarrita.

Prentsako eta familiarizazioko bidaiak OET izenekoekin (Espainiako Turismo Bulegoak atzerrian), Basquetourrekin edo zuzenean komunikabide espezializatuekin, influencerrekin edo agenteekin elkarlanean antolatzen dira.

Amaitzeko, hitzarmenaren helburua da MICE ekitaldiak erakartzeko garaian bi erakundeen arteko elkarlana eta parte-hartzea bultzatzea. Hautagaitzak aurkezteko prozesuan zein diseinuan bideratutako co-workingak eta elkarrekin egindako ahaleginak hirira kongresuak eta bilerak erakartzeko aukerak ugaritzen dituzte azken urteotako emaitzetan ikus dezakegun moduan (lehendik dagoen lankidetzaren emaitza da hori).

Lankidetza-hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du eta urtero berritzen jarraitzeko asmoa dute. Hala, bi erakunde horietako edozeinek turismogunea sustatzeko asmoz abian jartzen duen ekintza horietan eta beste batzuetan elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute beren gain.

Honako hauek dira hitzarmenaren baitan 2022rako logelak uzteko egitasmoan parte hartu duten hotelak:

Hotela kategoria Logela kopurua
Maria Cristina 5  8
Hotel de Londres y de Inglaterra 4  8
Barceló Costa Vasca 4  8
Mercure Monte Igueldo 4  5
NH Aranzazu  4  10
Ilunion San Sebastián 4  5
Silken Amara Plaza 4  10
Villasoro 4  6
Lasala Plaza 4  3
Arbaso 4  3
Zinema 7 4  7
Zenit 4  5
Avenida 3  4
Codina 3  6
Sercotel Hotel Europa 3  2
Niza 3  2
Ezeiza 2  2
Parma 2  2
Monte Ulia 1  3
Colegio Mayor Olarain    6
GUZTIRA   105