Donostia Turismoak, bazkide diren enpresekin batera, IMEX Frankfurt azokan hartuko du parte

Nazioartekotasunaren ildoa indartzeko, Donostia Turismoko Convention Bureau saila Frankfurten izango da maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, hiria bileren eta pizgarrien turismogune gisa sustatzeko. IMEX azokan izango da, sektoreko azokarik prestigiotsuenetako batean.

imex foto

Donostia Turismoko Convention Bureau saileko ordezkariek IMEX azokan parte hartuko dute, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, bazkide diren 2 enpresarekin batera: Basque Destination eta Inbasque. DSS Turismoko bazkideak oso garrantzitsuak dira hiriko turismoa sustatzeko eta Donostiaren irudia sendotuko dute azpiegituren, zerbitzuen eta baliabideen kalitatea eta bikaintasuna bereizgarri dituen negozio-gune gisa.

Cristina Lagé Turismo Jasangarriaren zinegotziak adierazi duenez, “turismo profesionala, ekitaldien turismoa eta kongresuak Turismoaren Plan Estrategikoaren funtsezko zutabeetako bat dira. Donostia ekitaldi profesional bat antolatzen dutenentzat nazioarteko helmuga gustagarri eta desiragarri bihurtzeko elementu guztiak ditugu. Bereizten gaituzten ezaugarri horiek aprobetxatu behar ditugu urte osoan zehar hiriaren potentzial eta erakargarritasun turistiko guztia garatzeko. Frankfurtekoa bezalako azokak aukera paregabea dira horretarako.”

Donostia Turismoak, Convention Bureua sailaren bitartez, aurten, sektoreko berrogeita hamar enpresa baino gehiago eta 90 herrialdetako 2.800 erosle bilduko dituen topaketa honetan parte hartzen du urtero. Convention Bureauk hitzordu-agenda trinkoa izango du topaketa profesional honetan. Bertan, Donostiak segmentu horretarako bileren gune gisa eskaintzen duen potentzialtasuna aurkeztuko diete interesa duten eragileei, kontaktuak egingo dituzte eta beste eragile eta merkatu batzuk ezagutuko dituzte.

Edizio hau pandemiaren aurretik baino xumeagoa bada ere, azokaren eskalak MICE industria suspertzen eta berriro aurrera egiten hasi dela islatzen du.

DSS Turismoak turismo arduratsu eta jasangarriaren alde egiten du eta bileren turismoa ardatz estrategikotzat hartzen du hiriaren talentua erakartzeko eta ezagutarazteko zein nazioartean duen posizioa indartzeko.