“Sentitu magia”. Donostia Gabonetako helmuga turistiko gisa ezagutzera emateko kanpaina

“Sentitu magia”. Donostia Gabonetako helmuga turistiko gisa ezagutzera emateko kanpaina

siente magia

  • Donostia Turismoak “Sentitu magia” kanpaina abian jarri du, Donostia Gabonetako ezinbesteko helmuga gisa posizionatzeko helburuarekin.

“2022ko Europako Gabonetako Hiri” aukeratua izan da Donostia aurten. Hala, sustapen-kanpaina baten bidez, abendu osoan zehar hurbilen ditugun merkatuetako bisitariak −espainiarrak eta frantziarrak− erakarri nahi dira, egun horietan hiriak eskaintzen dituen gauza guztiez gozatzera gonbidatuz.

Turismo Sostengagarriko zinegotziak, Cristina Lagék, honakoa azpimarratu du: “Azken urteotan Donostia “Gabonetako helmuga” bezala posizionatzen ari da, zubi bat, opor-egun batzuk edo bisita bat igarotzeko, eta bide batez, erosketak egiteko eta Gabonetako argiztapenaz gozatzeko. Egia esan, helmuga egokia gara egun hauetan, eta Gabonak aitzakia egokia izatea nahi dugu bisitari potentzial asko erakartzeko”.

2022-2023ko Gabonetako magia

2022-2023ko Gabonetako agenda argitaratu da eta bertan jaso dira Gabonetan hirian egingo diren jardueran nagusiak: argiztapena, merkatuak, data garrantzitsuak… .

Agenda turismo-bulegoan eskuratu ahal izango da, lau hizkuntzatan, eta, halaber, webgunean deskargatu ahal izango da eta elkartekide diren hotel eta saltokietan banatuko da.

3 asteburu-pasaren zozketa

tres escapadas

Horrez gainera, DSSTurismoak hirian 3 asteburu-pasa zozketatuko ditu jarraitzaileen artean: Wellness asteburu-pasa, Foodie asteburu-pasa eta Cooltura asteburu-pasa.