Eduardo Chillidaren mendeurreneko egitaraua aurkeztuko da Fitur azokan

Eduardo Chillidaren mendeurreneko egitaraua aurkeztuko da Fitur azokan

13. Peine del viento XV en San Sebastián. Zabalaga Leku. San Sebastián VEGAP 2019. Sucesión de Eduardo Chillida y Hauser Wirth. Foto Català RocaEduardo Chillida Haizearen Orraziaren ondoan, Donostian. Argazkia: Francesc Català-Roca

  • Gaur, urtarrilak 24, asteazkena, 15:00etan, "Eduardo Chillida. 100 urte" aurkezpena egingo da Fiturreko Euskadi Basque Country espazioan, eta bertan izango dira Eneko Goia Donostiako Alkatea, Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia, Mireia Massagué Chillida Lekuko zuzendaria, eta Mikel Chillida artistaren biloba eta Chillida Lekuko garapen zuzendaria.
  • Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren harira 2024tik 2026ra bitartean hainbat espaziotan egitarau kultural zabala antolatuko da. Horrela, helmuga turistikoaren posizionamendu kulturala, desestazionalizazioa eta deskontzentrazioa bultzatuko dira.
  • Donostia Turismoa FITUR azokan izango da urtarrilaren 24tik 28ra bitartean eta Donostia hiriaren posizionamendu turistikoa emango du ezagutzera: turismo jasangarria alegia (helmuga turistikoaren orekan, kalitatean eta benetakotasunean oinarritua eta publiko estrategiko segmentatuei eta balio erantsi handikoei zuzendua), 5 ardatz estrategiko hauen inguruan: turismo kulturala, turismo gastronomikoa, city break turismoa, premium turismoa eta biltzar turismoa.

Donostia Turismoa FITUR azokan izango da, Madrilen, 2024ko urtarrilaren 24tik 28ra. Euskadi Basque Country espazioan stand bat izango du eta turismo jasangarriaren alde egindako apustuari buruzko informazioa emango du; gainera, Eduardo Chillidaren —1924ko urtarrilaren 10ean jaiotako artistaren— mendeurreneko egitaraua ere aurkeztuko du.

Eduardo Chillida. 100 urte

"Eduardo Chillida. 100 urte" ekimenaren aurkezpena gaur izango da, urtarrilak 24, asteazkena, 15:00etan, Euskadi - Basque Country standean, eta bertan izango dira Eneko Goia Donostiako alkatea, Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia, Mireia Massagué Chillida Lekuko zuzendaria, eta Mikel Chillida artistaren biloba eta Chillida Lekuko garapen zuzendaria. Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioak, erakunde askorekin lankidetzan, Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurreneko egitaraua aurkeztuko du, zeinaren helburua baita Chillidaren obra estatuko eta nazioarteko agertokietan ezagutaraztea, belaunaldi berrietan bereziki arreta jarrita.

“Eduardo Chillida 100 urte. Topalekua" izenpean, mendeurrenaren egitaraua zabala eta diziplina anitzekoa izango da eta, besteak beste, erakusketez, argitalpenez eta ikus-entzunezko, hezkuntzako eta ikaskuntzako proiektuez osatuta egongo da, non nabarmen jarriko baita Chillidaren obraren legatua.

Eduardo Chillida junto a Peine del viento Foto Archivo Eduardo ChillidaEduardo Chillida Haizearen Orraziaren ondoan, Donostian. Argazkia: Eduardo Chillida artxiboa

Egitarauaren muina 2024 eta 2025 bitartean izango da, baina 2026ra arte luzatuko da, artistaren askotariko alderdietara hurbilduko diren hainbat erakusketarekin. Euskadin Chillida Lekuk berak, San Telmo Museoak, Tabakalerak, Cristobal Balenciaga Museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak edota Artium Museoak, besteak beste, bakarkako nahiz taldekako hainbat erakusketa aterpetuko dituzte datozen hilabeteetan; Estatuan, berriz, Hauser & Wirth Menorcak, La Pedrerak edota Valladolideko Eskulturaren Museo Nazionalak hainbat erakusketa antolatuko dituzte, artistaren legatua jendartera hurbiltzeko.

Mendeurrena nazioarteko bokazioarekin jaio da eta bi helburu nagusi ditu: Chillidaren obraren zabalkundea sustatzea hainbat herrialdetako museo eta fundazioetan, eta, lehen mailako erakundeekiko harreman sarea indartzea, mendeurrenaz harago ekimen bateratuak abian jartzeko. Alde horretatik, ospakizunak nazioarteko galeria eta museoetara zabalduko dira, hala nola Austriako Kusthalle Krems Museora, Künzelsauko Würth Museora, The San Diego Museum of Art-era edota Txileko Unibertsitate Pontifikal Katolikoaren Estentsio Zentroko Arte Galeriara.

Egitaraua berez nahiko zabala izango da: Chillida Lekuren historiari eta sorrerari buruzko dokumental bat, musikarekin eta arte eszenikoekin lotura duten jarduerak, Chillidaren figuran eta bere obraren konplexutasunean sakontzeko argitalpenak, etab.

Donostia Turismoa. Jasangarritasunaren aldeko apustua.

sostenibilidad

Bestalde, Donostia Turismoak stand bat izango du Fiturreko Euskadi Basque Country esparruan. Gure hiriak helmuga turistiko jasangarri, orekatu eta kalitatezko gisa duen posizionamendua indartzeko, eta merkatuak eta ardatz estrategikoak helburutzat hartuta, erakundeko arduradunek harreman eta akordio profesionalak egingo dituzte azokan zehar, bai eta lan topaketa ugari ere turismo sektoreko hainbat eragilerekin.

Era berean, Donostiak Fitur azokan duen standa bisitatzen duenak tokiko hainbat esperientzia eta aukera topatuko ditu hiria eta lurraldea ezagutzeko, guztiak ere hainbat argitalpenetan jasoak, hala nola "Feel Like a donostiarra" tokiko jardueren gida (Donostia Turismoan elkartutako tokiko ETEek eskainitako esperientziak hiriaz eta lurraldeaz gozatzeko), auzoka banatutako ostatuen gida (turismo fluxua hiri osoan zehar errazago banatzeko), etab.

Donostiako Turismo Plan Zuzentzaileak turismoaren garapen orekatua eta jasangarria du xede, masa turismotik urrunduz, eskaria segmentatuz eta jendarte objektibo estrategikoetara joz, turismoa modu orekatuan txertatu dadin hiriko sarean, ekonomian eta gizartean. Hori dela eta, 5 ardatz lantzen ditu bereziki: turismo kulturala, turismo gastronomikoa, city break turismoa, premium turismoa eta biltzar turismoa.

Donostia Turismoari buruzko informazio gehiago:

Donostia Turismoaren webgune ofiziala

Eduardo Chillidaren mendeurrenari buruzko informazio gehiago:

Eduardo Chillidaren mendeurrenaren webgune ofiziala

Prentsa-dossierra

Irudiak

Mendeurrenaren logoa