Segmentutan banaturiko eta turismo jasangarrian zentratutako sustapen estrategiaren bidez, Donostiak bere nazioarteko proiekzioa hobetu du
- Asteartea, 17 Iraila 2024
Donostiak aurrera egiten du hiria nazioartean ezagutarazteko bidean, turismoa sustatzeko estrategia berezia –segmentu askotan banatutako eta berariazko sustapenarena– erabiliz, arreta Mexiko, Japonia, Erresuma Batua eta Espainia bezalako funtsezko merkatuetan jarrita. Hiriak arreta handiz hautatutako azoketan, workshop-etan eta fam trips bezalako bidaietan parte hartzen du, turismo jasangarriaren printzipioekin bat datorren turismo arduratsua eta kalitatezkoa erakartzeko.
Irailean, Donostia Turismoak Avanti Destinations touroperadorearekin elkarlanean fam trip bat antolatu zuen, eskualdeko eskaintza gastronomikoa eta kulturala Estatu Batuetako maila altuko turismo agentziei ezagutarazteko. Urrian eta azaroan, hiriaren helburua premium eta kulturaren segmentuetan duen posizionamendua sendotzea izango da, eta, horretarako, Euskadiko Zuzeneko Jardunaldietan (Mexiko) eta World Travel Market-en (Londresen) hartuko du parte. Horrez gain, Valladolideko INTUR eta Canneseko ILTM azoketan egongo da, Donostiak eskaintzen dituen esperientziak esklusibo eta jasangarriak nabarmentzeko.
Prensa espezializatua
Prentsa espezializatuari dagokionez, irailean, hiriak bidaiari exijenteei zuzendutako Richesse eta Style Magazine aldizkarietako kazetarien bisita izan zuen. Azaroan, Ferieblogger.dk eta Vogue bezalako nazioarteko argitaletxeen arretagune bihurtuko da, Espainiako Turismo Bulegoek Copenhaguera eta Mexikora egindako prentsa bidaiei esker, non ikuspegi jasangarritik azpimarratuko baita hiriko kultura, gastronomia eta premium eskaintzaren balioa.
Egintza horiekin Donostiak sendotzen du bere irudia: nazioarteko mailako helmuga turistiko paregabea, jasangarria eta oso erakargarria dela premium eta kulturaren segmentuentzat.