DSS Turismoaren “Sorioneku” kanpainak euskararen eta tokiko kulturaren balioa azpimarratzen du

 

  • “Sorioneku” kanpainak euskara eta gure historia hurbildu nahi ditu eta, aldi berean, Donostiak eta bere inguruak hiria bisitatzen dutenei sentiarazten dizkieten emozioak nabarmentzen ditu.

  •  Horrela, DSS Turismoak omenaldia egin nahi dio gure kulturaren historiari, horretarako 2.000 urtetik gora dituen Irulegiko Eskuaren aurkikuntza abiapuntu hartuta.

 

Donostia Turismoak “Sorioneku” kanpaina jarri du abian, Internet bidezko zenbait bideo eta edukirekin, euskal kulturaren eta euskararen balioa azpimarratzeko. 2.000 urtetik gorako Irulegiko Eskuaren aurkikuntza erabiltzen da hiria bisitatzen duten pertsonak bertako kulturara hurbiltzeko abiapuntu gisa.

Bertako toki eta esperientziak islatzen dituzten bost istorioren bitartez, Donostiak eta bere inguruak bisitariengan pizten dituzten bost emozio nabarmentzen ditu kanpainak: Aske, Pozik, Etxean, Inspiratua, Orlegi. Hitz horiek beste hizkuntza batzuetan ere agertzen dira, hala nola frantsesa, ingelesa edo alemana.

sorioneku pozik orlegi inspiratuta aske etxean 

Kanpainak, halaber, “Eta zu, nola sentiarazten zaitu Donostiak?” galdera planteatzen du, mezu hori indartzeko sortu diren bideoak ikusten dituztenei hausnartzeko gonbidapena luzatuta. Bideo horietan, “Grace” kanta entzuten da, euskaraz, Izaro euskal abeslariak kantatuta. 

Kanpaina, batik bat, Donostia bisitatzen dutenei zuzendua bada ere, euskara eta geure kultura haiei hurbiltzeko, Donostia Turismoak donostiarrak ere animatzen ditu hura ezagutzera.