Donostia Turismoak bere komunitatea enpresa kide berriekin zabaltzen du
- Igandea, 01 Abendua 2024
Donostia Turismoak bere komunitatea zabaltzen jarraitzen du, izan ere, azken hiru hilabeteetan hamaika enpresa berri batu dira egitasmo honetara.
Bazkide berrien artean, bertako dendak, sormen-guneak, gure errezeta tradizionalen sekretuak gordetzen dituzten jatetxeak... guztiek gure nortasuna lantzen dute, eta Donostia Turismoak negozio horiekin bat egin nahi izan du, elkarrekin gure helmugaren benetakotasuna indartzen jarraitzeko.
Ikus-entzunezko munduari dagokionez, Akhon Media Producciones nabarmentzen da, streaming ekoizpenak, bideo korporatiboak eta ekitaldien laburpenak sortzen espezializatutako ekoiztetxea. Grosen kokatutako Arteuparte Gallery arte galeriak, arte lokala eta nazioartekoa uztartzen ditu, eta Lance & Malone espazio kreatiboak, bere lanak eta artista lokal nabarmenenak erakusten ditu.
Moda eta estiloaren sektorean, 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen Berrizek, aholkularitza pertsonalizatua duen moda internazionala eskaintzen du. Noventa Grados arropa denda izateaz haratago doa, eta arropaz gain, osagarriak, diseinua eta ile-apainketarako kontzeptu denda proposatzen du. Bestalde, 1954tik ikur bilakatu den Perfumería Urbietak, lurrin eta kosmetikoen marka esklusiboen aukeraketa zaindua eskaintzen du. Azkenik, 75 urteko ibilbide luze bat duen Solca multimarka dendak, bereziki galtzak eta marka ezagunak espezializatuta dago.
Gastronomia eta ostalaritzari dagokionez, La Perolak errezeta tradizionalak berreskuratzen ditu bere janari eramateko zerbitzuarekin, Mala Gissona Beer House-k bere garagardo artisauak eta barietate zabala eskaintzen ditu Grosen duen tabernan, eta José María Taberna jatetxeak tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu, taldeentzat leku idealak dituelarik.
Eta, postrerako, Casa Otaeguiko hainbat gutizi aukera ditzakegu, hala nola, haien pantxineta ezaguna, Gerra Zibiletik egiten dutena eta Donostiako gozogintzaren ikur bihurtu dena.
Ongietorri bazkide berri guztiei!